LICO Fundazioa 1993. urtean sortu zen Kreditu Ofizialeko Erakundearen esparru instituzionalaren barruan, kulturaren garapenaren alde egiteko.

ICO Fundazioa Estatuko fundazio publiko bat da eta bere helburua gai ekonomikoekin, zientifikoekin, teknologikoekin, ingurumenekoekin, hirigintzakoekin, sozialekin, profesionalekin, laboralekin, kulturalekin, artistikoekin, hezkuntzakoekin, gizalegekoekin, humanitarioekin eta interes orokorrekoekin lotutako edozein motako azterketak, ikerketa eta gainerako jarduerak sustatzea, garatzea, babestea eta suspertzea da.
Horretaz gain, berezko funtsen bilduma bat dauka, eta hura eten gabe erakusgai dago ICO Bildumen Museoan. Museoaren berezko jardueraren osagarri gisa, Fundazioak aldian aldiko erakusketen programak burutzen ditu.
Halaber, ICO Fundazioak zeregin garrantzitsua garatzen du prestakuntza eta ikerketa esparruan, bekak emanez eta ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta hitzaldiak antolatuz. Horren helburua uneko gai garrantzitsuei buruzko azterketa eta gogoeta plataformatzat jardutea da. Prestakuntza eta ikasketa programa horren osagai gisa, garrantzi akademikoko erakundeekin ere hitzarmenak ezartzen dira ikasketa eta ikastaro espezifikoagoak egiteko.