Bienvenidos,Benvinguts,Benvidos,Ongi Etorri,Welcome,Mapa,Contacto,Imprimir
 
ICO ERAKUNDEARI BURUZKO

flecha abajoPRESENTACIÓN ICO

Kreditu Ofizialeko Institutua enpresa erakunde publikoa da, Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikia Ekonomiarako Estatuko Idazkaritzaren bitartez, eta Estatuko Finantzaketarako Agentziaren baimenez. www.minhac.es/portal/

KIOk Espainiako hazkundearen eta aberastasunaren banaketaren alde lan egiten du, eta arreta berezia eskatzen duten jarduera ekonomikoak sustatzen ditu duten garrantzia soziala, kulturala, berritzailea nahiz ekologikoa kontuan hartuta. KIOk Espainiako enpresen inbertsio proiektuak sostengatzen dituelako, lehiakorragoak izan daitezen eta gure herrialdearen garapen ekonomikoan ekarpena egin dezaten.

KIOren finantzaketa hainbat sektore sustatzeko egiten da; hala nola, industria zinematografikoa, garraioa, berrikuntza teknologikoa helburu duten proiektuak, energia berriztagarriak. Bai eta gure enpresen presentzia bultzatzeko ere atzerrian.

Era berean, krisi egoeretan diren politika ekonomikoekin nahiz hondamendi naturaletan direnekin lan egiten du, esportazioa sustatzeko edota ohiko finantzaketa kanaletatik kanpo pertsonei kredituak errazteko Mikrokreditu eskaintzarekin.

Gure helburua hazkunde ekonomikoari mesede egitea da, lurraldeko loturarekin eta lotura sozialarekin bat etorrita.